Gasteiz euskaraz

Fournier karta lantegia

Calle Heraclio Fournier (27 enero 1995) - J. Berasaluce - AMVG

Karta lantegia Heraclio Fournier kalean, 1995ko urtarrila (J. Berasaluce – Vitoria-Gasteizko Udal Artxiboa)

Gaur egungo Heraclio Fournier kalea (2015ko azaroa)

Gaur egungo Heraclio Fournier kalea (2015ko azaroa)

Gasteiztar batek baino gehiok gogoan izango du Heraclio Fournier karta lantegia, duela 20 urte inguru San Cristobal auzoan lursail bat betetzen zuena, eta ez dira gutxi enpresa honetan lan egin zuen ezagun edota senideren bat daukatenek, Vitoria-Gasteizen aurreko mendeko erdialdean zegoen enpresa handienetariko bat izanik, garai hartan ia mila personari lana eman zienak, haietariko asko emakumeak, “naipera” ezizenez ezagutzen zirenak, batez ere karten berrikuspenean jarduten zutenak.

Hau ez zen Fournier familiak hiri honetan izan zuen lehenengo lantegia. Jatorrizkoa, 1868an Heraclio Fournierrek sortua, Espainia Plazako etxabe batean kokatutako estanpazio litografiko tailer batean zetzan, orain El Globo denda dagoen tokian zehazki. Urte batzuen buruan, negozioaren oparotasunaren ondorioz, jabeak lantegia Manuel Iradier kalera lekualdatzea erabaki zuen, eta han mende erdi bat baino gehiago mantendu zuen lekua, 1888 eta 1948 tartean.

1948an, Fournieren oinordekoek, familia negozioarekin jarraitu zutenek, lantegian besteak beste egiten zituzten karta, zigilu eta egutegien fabrikazioarentzat zegoen lekua zabaltzen jarraitzeko erabakia hartu zuten, eta lantegia berriz ere lekuz aldatu zuten, oraingo honetan San Cristobal auzoraino, Madril-Irun trenbidearen beste aldean.

Lantegi hau da ia mende erdi batean zehar auzoko lursailetako bat bete zuena, Vitoria-Gasteiz hazten zen bitartean eraikinek irensten joan zirena. Lantegi honetan, besteak beste karta-sorta espainiarrak, poker karta-sortak (haietariko asko kasinoetara zuzenduak), karta-sorta kataluniarrak, liburuak, horma eta poltsiko egutegiak, zigiluak, egiten ziren.

Fábrica de naipes en calle Heraclio Fournier, 1965

Karta lantegia Heraclio Fournier kalean, 1965 (J. M. Parra – Vitoria-Gasteizko Udal Artxiboa)

Bitxikeria ugari ezkutatzen zituzten horma haiek, hauetariko batzuk zuekin elkarbanatu nahi ditugu, edo zuek enpresa San Cristobal auzoan zegoen garaiko langileak izan bazineten zuenak helarazi iezazkiguzuen nahi dugu.

  • 60ko hamarkadan Dúo Dinámico-ak emanaldi baten ondorioz hirira egindako bisitak abeslariak karta-lantegiko instalazioak ezagutzera joanez amaitu zen.
  • Atari nagusiko hormak estaltzen zituzten muralek, Saenz de Tejadak sortuak, Ciudad de Vitoria hotelari saldu zitzaizkion, jendearen bistan jarraituz.
  • Fournier-en lantegiko emakume langileei eskainitako Alfredo Donnay-ren abesti ezagun bat dago:  Antes no había en Vitoria más mujeres trabajando que naiperas y saqueras del Carmelo y Casa Alfaro” (“Lehen ez zegoen Gasteizen Carmelo eta Casa Alfaro-ko “saquera” eta “naiperez” aparte beste emakumerik lanean”).

Kartak egiteko prozesu bera jarraitzen zen beti. Kartoi mehe baten alde batean karta-sortaren aurreko aldea inprimatzen zen eta beste aldean atzekoa. Ondoren lehortzen uzten ziren, trokelatu eta gillotina batez moztu egiten ziren, 40 edo 54 unitateetan, karta-sortaren arabera. Hori egin eta berehala karta-sorta elkartu egiten zen, eta hura kartak berrikusten ziharduten emakumeek aztertzen zuten, akatsen bat bazegoen ikusteko.

Naiperek”, berrikuspen prozesuaren ondoren, karta-sorta haien langile-zenbakiarekin kaxa batean sartzen zuten eta zelofanez biltzen zuten. Hau da gaur egun gure eskuetaraino heltzen den ohiko karta-sorta kaxa.

Felix Alfaro Fournier, fundatzailearen biloba eta negozioaren oinordekoa, negozioaren mundu mailako zabalkuntzaren egilea izan zen, eta aldi berean Arabako Naipe Museoaren bultzatzailea, Bendaña Jauregian (54, Cuchilleria kalea) 1994tik aurrera egoitza duena.

1993an enpresa berriz ere lekuz aldatu zuten, oraingo honetan bi egoitzatan banatzea erabakiz, bata Puente Alton, Heraclio Fournier kalearen bukaeratik ez oso urrun, eta bestea Legutianon, gaur egun mantentzen den egoitza bakarra izanik azken hau.

Hurrengo urtean lantegi zaharra, auzo urbano baten bihotzean kokatua, eraitsi egin zuten, eta haren ordez bizilekuentzako urbanizazio bat eraiki zuten, Heraclio Fournier lantegiak garai batean betetzen zuen perimetro bera betetzen dutenak.

13/11/2015

About Author

Ana Díaz


Enlaces de interés

Archivos

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
Esta página web y los contenidos publicados en ella no están relacionados con ningún ente ni departamento público. Las opiniones vertidas por los articulistas y/o los comentarios de los lectores no tienen por qué ser compartidos por esta web.

ACEPTAR
Aviso de cookies